Esteka honetan ikastaroari buruzko informazio guztia eskuratuko duzu
Matrikula eta izena ematea: https://www2.uned.es/ca-bergara/seminarios/COEGI/euskara/coegi_eu.htm
Ana Elbusto doktoreak emango duen prestakuntzaren helburu nagusia da tresna teoriko-praktiko zorrotz eta egiaztatuak ematea, parte hartzen duten erizainek helduen elikadurari buruzko ezagutzan sakontzeko.
Izan ere, irakasleak dioenez, “erizaintzako profesional batentzat, behar bezala jaten erakustea da elikadura, nutrizio eta dietetikako oinarrizko kontzeptuak menderatzea; elikadura multzo desberdinak eta horiek kontsumitzeko maiztasuna eta gramajeak ezagutzea; menu nahikoak eta konplexuak planifikatzen jakitea, eta sukaldeko prestaketa egokiak erabiltzea”.
Ikastaroa larunbatetan egingo da, 10,00etatik 14,00etara, Bergarako UNEDen egoitzan, martxoaren 30ean, apirilaren 13an, maiatzaren 4 eta 18an eta ekainaren 1ean.
Erabilitako metodologia izango dira tailer praktikoak, ideia jasa eta hitzaldi-solasaldia, eta lan indibiduala eta talde lana ere egingo dira.
Programa
- Elikadura v osasuna: mugaketa kontzeptuala.
- Elikagai portaeraren determinatzaileak.
- Erosketa zentzudun baten gakoak.
- Osaketaren arabera sailkapena.
- Kontserbazio metodoak.
- Tailer praktikoa. Etiketatua interpretatzeko gakoak.
- Gida dietetikoak: elikagai piramidea vs. plater osasungarria.
- Errazioa: kontzeptua, kontsumo maiztasunak, gramajeak.
- Ahorakin uneak. Elikagaien eguneroko antolamendua.
- Tailer praktikoa. Elikagaien kontsumoaren balioztatzearen metodoak.
- Tailer praktikoa. Menuen lanketa.
IKASTAROA: Ondo jaten ikastea: elikadura hezkuntzako tresna teoriko-praktikoak
Iraupena: 20 ordu
Saioen ordutegia: 10:00 - 14:00 h. (larunbatak).
Egutegia: martxoak 30; apirilak 13; maiatzak 4 eta 18; ekainak 1.
Modalitatea: Presentziala.
Eskolen hizkuntza: Gaztelania.
Lekua: UNED Bergara Ikastetxe Elkartua (San Martin Agirre plaza, 4).
Lekuak: 25 gehienez.
Izena emateko Ikastaroaren webgunean: https://www2.uned.es/ca-bergara/seminarios/COEGI/coegi.htm
Dagokion Komunitatearen Osasun Lanbideko Etengabeko Prestakuntzaren Batzordeari akreditazioa eskatuta
Harremanaterako: UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua
San Martin Agirre Plaza 4
20570 Bergara (Gipuzkoa)
Tel. 943 76 90 33
E-maila: info@bergara.uned.es
Arduraduna:
Amador Fernández Pastor: afernandez@bergara.uned.es